Euskaltzaindia Sakanan

Guaixe 2009ko irailaren 25a

Ageriko ekitaldia eginen dute gaur arratsaldean Etxarri Aranazko kultur etxean. Bertan, sakandarrak izanen dira protagonista.Andra Mari ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez festa. Aitzakia horrekin, Andra Mari ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez festa. Aitzakia horrekin, Euskaltzaindiak Etxarri Aranatzen eginen du bere hileroko bilera. Udaletxean bilduko dira goizean goiz euskaltzainak. 10:30ean bilduko da Euskararen Historia Soziala proiektuaren Jarraipen batzordea. 12:30ean, Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak izanen du bilera. Tartean, 12:00etan, bisita eginen dute Andra Mari ikastolara. Hain zuzen, bertan bilduko da Euskaltzaindiaren Zuzendaritza, 16:00etan. Barne bilerak amaituta, ageriko ekitaldia eginen dute herriko kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan. Andra Mari ikastolako ordezkariek Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazleari emanen diote hitza. Etxarriarrak Sakanako hitzekin jolas eginen du. Pello Urzelairen txanda izanen da ondoren. Andra Mari ikastolako lehendakariordeak Jose Mari Satrustegi ekarriko du gogora. Beste sakandar ospetsu bat hizpide izanen du jarraian Andres Iñigok: GUAIXEko kolaboratzaile izandako Santiago Ezkerra Lizarrusti. Haren bizitza eta lanen liburua aurkeztuko du Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak. Ekitaldia ixteko, Euskaltzaindia eta Nafarroari buruz ariko da Andres Urrutia, euskaltzainburua. Etxarriko abeslari taldeak alaituko du ekitaldia. Hizlari nahiz hizpide, sakandarrak izanen dira protagonista. Egitaraua: Agurra: Muxi Mariñelarena; Andra Mari ikastolako zuzendaria. Aurkezpena: Pello Urzelai, Andra Mari ikastolako lehendakariordea. Sakanako hitzekin jolasean. Hizlaria: Jose Luis Erdozia, euskaltzain urgazlea. Jose Mari Satrustegi gogoan. Hizlaria: Pello Urzelai. Santiago Ezkerra Lizarrusti. Bizitza eta lanak. Aurkezlea: Andres Iñigo. Euskaltzaindia eta Nafarroa. Aurkezlea: Andres Urrutia.