Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko feriak direla eta, Aspek pilota jaialdia antolatu du Euskalerriari pilotalekuan, , urriaren 3an, larunbatean, 19:00etan hasiko den jaialdian. Bertan pilotari sakandarrak gertutik ikusteko aukera izango da. Lehen partidan Alberto Ongay satrustegiarrak Arrutirekin osatuko du bikoa, Larralderen eta Merinoren kontra egiteko. Eta partida nagusian Oscar Lasa atzelari etxarriarrak Yves Salaberri Xala izango du bikote, Berasaluze IX.aren eta Aitor Zubietaren tokia hartuko duen XXXXXen kontra egiteko. Jakina denez Aitor Zubietak sanmateotan min hartu zuen eskuin belaunean, eta nahiz eta soilik kolpea izan, atzelariak ongi osatu nahi du belauna. Horregatik, lau t´erdiko txapelketan ez jokatzea eskatu dio enpresari, binakakorako guztiz osatua egoteko. Sarrerak salgaiGaur, urriaren 2an, ostiralean, 19:00etatik 22:00etara sarrerak salgai jarriko dituzte Etxarriko pilotalekuan. Eta bihar, hilaren 3an, 12:00etatik 14:00etara eros daitezke, toki berean. Aipatu bi egunetako ordutegian erreserbak egin daitezke 948 460 009 telefonora hots eginez.