Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nazabal etxean aritzen den bitartean, Euskal Herriko III. mailako Aizkora Txapelketako hirugarren kanporaketan lehiatuko diren aizkolariak lanean ariko dira ere igandean, baina kasu honetan Aniz izanen dute bilgune. 18:00etan hasiko den jaialdian 11 aizkolari ariko dira, tartean hiru sakandar: Juanjoxe Erdozia etxarriarra, Goizeder Beltza etxarriarra eta Iban Resano dorrobarra. Haiekin batera Jexux Etxeberria, Joxefelix Zubizarreta, Julen Kañamares, Iñaki Agirre, Josu Aizpuru, Juan Carlos Lopez, Arkaitz Jauregi eta Xabier Garitaonaindia lehiatuko dira. Lau kanaerdiko moztu beharko dituzte, eta lehen bi sailkatuek azaroaren 22an Goizuetan jokatuko den finalerako pasea lortuko dute. Ea lan txukuna egin eta finalerako sailkatzea lortzen duten sakandarrek.