Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz bezala, ez da ganadu feriarik egonen Etxarri Aranazko ferietan, erabaki hori hartu baitzuten herriko ganaduzaleek. Hala ere, leku berezia izanen dute abereek 3 eguneko egitarauan. Ganadu feriaren lekua hartuta, Gorritiren animaliak aterako dira plazara larunbat arratsaldean. Ondoren, erakustaldi ikusgarria eskainiko dute zaldiek. Haien gainean ibiltzeko aukera ere izanen da. Sakanako Artzainen Gazta txapelketak eta artisau azokak ez diote hutsik egin urteroko hitzorduari. Abereekin batera, kirola da egitarau zabalaren osagarri nagusia. Presentzia bikoitza izanen du pilotak, herriko pilota taldeak antolatutako txapelketaren finalarekin eta profesionalen arteko lehiarekin. Herri kirolak maite dituztenen gozamenerako, Nafarroako I. aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko da igande eguerdian. Bestalde, bezperan parrandarik egin ez dutenek, Udaberri elkarteak antolatutako mendi lasterketaz gozatzeko aukera ere izanen dute. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak ere bere ekarpena egin nahi izan du. Musika, afari eta mus txapelketarekin aberastuko dute ferietako egitaraua. Presoen aldeko giza-kateaAzken urte hauetan ferietan ohikoa duenez, Etxerat elkarteak giza katea eginen du Etxarri Aranazko plazan, larunbatean, 18:00etan, "Euskal presoak Euskal Herrira" lelopean. Plazari buelta eman eta senitartekoen hitzak entzuteko aukera izango da.Egitarau ofizialaUrriak 2, ostirala22:00etan. Gure Pilota kadete txapelketako finalak. Urriak 3, larunbata11:30 Haurrendako herri kirolak.12:00 Auzatea Karrikestu elkartearekin.12:30 Trikitilariak.16:00-20:00 Artisau azoka.16:30 Sakanako Artzainen VI. Gazta txapelketa.17:00-18:00 Gorritiren animaliak.18:00 Gazta txapelketaren sari banaketa.18:00 Zaldien ikuskizuna.19:00 Pilota partidu profesionalak.19:30 Txekor errearen banaketa.20:00 Salbea.20:30-22:00 Tximeleta taldearekin dantzaldia.22:00 Zezensuzkoa.00:00-03:30 Tximeleta taldearekin dantzaldia.Urriak 4, igandea11:00etan XXXIX Mendira joan-etorria.12:00 Auzatea Larrañeta elkartearekin.11:30-13:30 Haurrendako sormen tailerrak.13:00etan Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa.13:30ean Trikitilariak.17:00etatik 19:00etara Zirko tailerra Sebastopoleko titiriteroekin.19:00etatik 22:00etara Naima taldearekin dantzaldia.21:00etan Zezensuzkoa.Gazte Asanbladaren egitarauaUrriak 2, ostirala:20:30 Trikipoteoa.21:30 Makarronada.23:00 Kontzertua Gaztetxean: Kaleginez eta Gualitxo.Urriak 3, larunbata:18:00 Mus Txapelketa Azkarra Gaztetxean.