Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela 30 urte, lastailaren 10ean, poliziarekin izandako enfrentamendu batean tiroz zauritu eta ondoren hil zen Juan Ignazio Erdozia, Axio, ETAko kidea. Larunbaterako Herriak ez du barkatuko lelopean manifestazioa eta ondoren ekitaldia iragarria zegoen. Omenaldi ekitaldiak debekatu ditu Nafarroako Gobernu Ordezkaritzak, argudiatuz ekitaldiak "terrorismoa goratzea" dutela helburu. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) salatu egin du debekua, eta oinarrizko eskubide demokratikoak ukatzen direla esan du. Debekuen atzean Euskal Herriko historian izan den errepresio "basatia" ezkutatzeko asmoa dagoela dio AAMk.