Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itxura berria du Etxarri Aranazko Konzezio baselizak. Aldamioz inguratuta egin ditu azken hilabeteak, eraberritze lanetan murgilduta. Lanen fruituak agerian daude dagoeneko.Baselizaren egitura orokorra eta bobeda indartzea zen lehentasun. Horretarako, teilatu zaharra kendu eta elizaren hormak hormigoizko biga batez lotu dituzte. Gainera, lehertzen hasia zegoen bobeda indartzeko, burnizko estruktura jarri dute honen gainean. Teilatuak egurrezko egitura berria du oinarri. Uretik babestu eta azken teilak jartzen ari dira dagoeneko. Egitura indartuta, baselizak ez zuen behar garai batean jarri zitzaion hormigoizko errefortzua. Herritarren ekarpenek egin dute posible eraberritzea.