Erdozia Euskadiko III. Mailako finalera

Guaixe 2009ko urriaren 5a

Sakandar bat izango dugu Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako finalean. Izan ere, igandean txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen Anitzen. Hamaika aizkolari aritu ziren, tartean hiru sakandar: Juanjoxe Erdozia etxarriarra, Goizeder Beltza etxarriarra eta Iban Resano dorrobarra. Lau kanaerdiko mozten azkarrena Juanjoxe Erdozia etxarriarra izan zen (9:32), eta Josu Aizpuru nuarbearrari minutu erdiko aldea atera eta gero (10:08). Julen Kañamares hirugarren sailkatu zen (10:22), Arkaitz Jauregi laugarren (10:51), Jesus Etxeberria bosgarren (11:07), Jose Felix Zubizarreta seigarren (12:42), Xabier Garitaonandia zazpigarren (12:49), Iban Resano dorrobarra zortzigarren (13:07), Goizeder Beltza etxarriarra bederatzigarren (13:45), Iñaki Agirre hamargarren (15:00) eta Juan Carlos Lopez hamaikagarren (18:36). Bada, Erdoziak eta Aizpuruk lortu dute azaroaren 22an Goizuetan jokatuko den finalean aritzeko txartela. Haiekin batera Oihan Larretxea (Bera), Arkaitz Olano (Leitza), Ugaitz Mugertza (Mutriku) eta Raul Kastro (Urrotz) ariko dira.