Unzurrunzaga Euskal Kopako txapelduna, beteranoetan

Guaixe 2009ko urriaren 5a

Mendi lasterketen denboraldia bukatuta, iritsi da mendiko kopen sailkapena emateko unea. Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen 2009ko Euskal Kopan lau lasterketek puntuatzen zuten - Arratzu-Urdaibai, Kosta-Trail, Zumaia eta Olatzagutia-Urbasa - . Gizonezkoen seniorretan Zigor Iturrieta da txapelduna (649 puntu), Angel Arrieta uhartearra laugarrena (564 puntu) eta Jose Luis Beraza uhartearra bederatzigarrena (378 puntu). Eta gizonezkoen beteranoetan Ander Unzurrunzaga etxarriarrak irabazi du atzera ere Euskadiko Kopa (710 puntu). Emakumezkoetan, seniorretan, Nerea Amilibia da lehena (702 puntu) eta Maitane Txueka arbizuarra bigarrena (552 puntu). Emakume beteranoetan onena Ana Carcamo litzateke (512 puntu) eta Jone Pelaez altsasuarra hirugarrena (300 puntu).