Lasaga ziztu bizian heldu zen Etxarrira

Guaixe 2009ko urriaren 4a

Igandean Udaberri elkarteak antolatutako 34. Mendira Joan Etorria Etxarri Aranatzen mendi lasterketa jokatu zen, Nafarroako Mendi Lasterketen I. Kopa ixten zuen proba. 73 korrikalari animatu ziren 10 kilometro eta 600 metro inguruko desnibel pilatua zuen lasterketan parte hartzera, eta Etxarritik abiatuta Urbasako bargara igotzea eta jaistea zuten erronka. Etxalarreko Iñigo Lasaga izan zen azkarrena (46:53). 2001 urtean Juan Mari Garinek ezarri zuen errekorretik (42:50) urrun geratu zen, eta ziztu bizian egin zuen jaitsierak eman zion garaipena. Bi minutu eta pasako aldea atera zion Juanjo Igarzabal bigarrenari (48:32). Ander Unzurrunzaga etxarriarrak lan bikaina egin zuen: hirugarrena izan zen (49:04); lehen beteranoa, lehen sakandarra eta lehen etxarriarra. Marka ederra gero.  Antton Zelaia urdiaindarra sartu zen atzean (49:07) eta Jose Luis Beraza uhartearra segidan (49:12). Hiru emakumezko aritu ziren proban eta Nerea Amilibia aiarra nagusitu zen (55:16), Jone Pelaez altsasuarraren aurretik (1:05:00). Sakandarren sailkapenaGizonak1. Iñigo Lasaga (Etxalar): 46:533. Ander Unzurrunzaga (Etxarri Aranatz): 49:044. Antton Zelaia (Urdiain): 49:075. Jose Luis Beraza (Uharte Arakil): 49:128. Jon Arrieta (Uharte Arakil): 50:159. Angel Arrieta (Uharte Arakil): 50:1510. Txomin Igoa (Etxarri Aranatz): 50:3112. Jesus Goena (Etxarri Aranatz): 51:2913. Javier Borrega (Altsasu): 52:3016. Fermin Gabirondo (Olazti): 53:3217. Patxi Albeniz (Uharte Arakil): 53:4219. Fernando Igoa (Etxarri Aranatz): 54:1220. Mikel Sasiain (Etxarri Aranatz): 54:4222. Alberto Razkin (Etxarri Aranatz): 55:0923. Jose Javier Maiza (Etxarri Aranatz): 55:1325. Mikel Lakuntza (Arbizu): 55:2233. Fidel Jimenez (Etxarri Aranatz): 56:4134. Jose Antonio Salgado (Altsasu): 56:4535. Jon Araña (Arbizu): 56:4937. Bernar Garziandia (Etxarri Aranatz): 57:0640. Xabier Garziandia (Etxarri Aranatz): 58:1044. Jose Migel Garziandia (Arbizu): 58:3045. Isidro Asurabarrena (Altsasu): 58:3546. Asier Larrion (Altsasu): 58:3949. Jesus Mari Olmos (Altsasu): 59:0655. Israel Arbizu (Etxarri Aranatz): 1:00:3156. Jose Leitza (Arbizu): 1:01:1557. Joxi Lazkoz (Etxarri Aranatz): 1:03:2458. Joseba Gorritxo (Etxarri Aranatz): 1:03:2459. Aritz Goñi (Etxarri Aranatz): 1:04:0661. David Oroz (Urdiain): 1:04:3362. Alfonso Gabirondo (Iturmendi): 1:04:4065. Jone Pelaez (Altsasu): 1:05:0071. Jesus Mari Mercero (Unanu): 1:07:13Emakumeak1. Nerea Amilibia (Aia): 55:162. Jone Pelaez (Altsasu): 1:05:00