Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteak antolatutako kadete mailako txapelketako finalak jokatu ziren, Euskalerriari pilotalekuko harmailak beteta zirela. Aipatu txapelketan 8 biko lehiatu dira, eta ostiralean onenen txanda izan zen. Lau t´erdian Zugarralde taldeko Agirrek 22-7 irabazi zion Gure Pilotako Lopez de Zubiriari, nagusitasun handiz. Binakakoetan hirugarren eta laugarren postuak erabaki ziren lehenik. Ijurra eta Unanuak lortu zuten hirugarren postua, Ansotegi eta Sanchori 22-7 irabazi eta gero. Final handia oso lehiatua eta dibertigarria izan zen. Artolak (Alegia) eta Elejaldek (Amurrio) 22-21 irabazi zieten Gallurralde (Amezketa) eta Lasari (Gure Pilota). Txapeldunak nabarmen aurreratu ziren hasieran, baina Gallurraldek eta Lasak berdintzea eta aurreratzea lortu zuten. Azkenean Artola eta Elejalde nagusitu ziren. Sari emate ekitaldian Etxarriko kirol zinegotzi Iñaki Elvira, Gure Pilotako presidente Maria Teresa Navarro eta Nafarroako Pilota Federazioko Jesus Maria Porron izan ziren, besteak beste.