Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txoko berria mustu nahi du Etxarriko Gaztetxeak: liburutegia. Herritarren ekarpenak behar dituzte horretarako. Etxean hautsa hartzen ari diren liburuak herritar guztien esku jartzeko eskaera egin du Etxarriko Gazte Asanbladak. Bihar eguerdian aterako dira plazara materiala biltzera. Liburu, pelikula, dokumental, mahai joko, eta beste, esker onez jasoko dituzte. Bertatik pasatzeko aukera ez duenak, egon dadila lasai: noiznahi eraman ditzake Gaztetxera. Duela bi urte eta erdi Gaztetxea mustu zuen Etxarriko Gazte Asanbladak. Ordutik, hamaika ekintza, kontzertu, bazkari, erakusketa, hitzaldi, bideo emanaldi eta beste antolatu dituzte bertan. Aukera berriak eskainiko ditu liburutegiak.