Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean Nafar Kirol Jolasen buruz buruko finalak jokatu ziren Iruñeko Labrit pilotalekuan. Kadeteen mailako finalean Txaruta taldeko Apeztegiak 18-9 irabazi zion Etxarriko Gure Pilota taldeko Lasari. Egia esan Lasa ongi hasi zen lanean, partidan guztiz sartua, eta 7-3ko aldea ateratzea lortu zuen, dominatuz. Baina Apeztegia partidan sartu zenean partida berdintzea lortu zuen. Hortik aurrera parez-pare aritu ziren bi kadeteak bederatzi tantotik aurrera Apezetxea guztiz gailendu zenera arte. Bestalde, aipatzekoa da Nafarroako gazte mailako lau t´erdiko Guillermo Mazo txapelketako bi jardunaldi jokatu direla Altsasuko Burunda pilotalekuan. Hurrengo jardunaldiak Lekunberrin eta Labriten jokatuko dira.