Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, Nafarroa Oinezeko ekitaldien barruan, laugarren arean aritu zen lanean Etxarri Aranazko Aitor Oiarbide harri jasotzailea. 16 urteko gazteak 150 kiloko koadro edo laukizuzenari bi jasoaldi eman zizkion bost minutuko epean. Etxarriarrak beste bi jasoaldi ere egin zituen, baina epaileak ez zituen ontzat eman. Izan ere, gune hori belardi bat zen eta badirudi ez zela erabat laua. Horrek asko zaildu zuen saioa, eta arazoren bat edo beste izan zuen Oiarbidek jasoaldiak behar bezala egiteko.Aipatutako marka ez da homologatua izango, marka pertsonal gisa hartuko da kontuan. Nolanahi ere, 16 urterekin 150 kiloko koadroa jasotzea marka handia da. Zalantzarik gabe Sakanako Harri Jasotze eskolan Mikel Lasarterekin entrenatzen den gazte etxarriarrak etorkizun oparoa du.