Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean emandako prentsaurrekoan jakinarazi zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) iritzi hori. Espainian halako gertakariengatik zigorrak txikiagoak direla ere nabarmendu zuten, udan Pozuelo de Alcorcon herrian gertatutakoa gogora ekarriz. AAMren ustez Hodei Ijurko Irozi ezarritako zigorra "politikoa" da, "Hasieratik hodeiren kasua eredugarria bihurtu nahi izan dute, gainontzeko gazte errebelde eta borrokalarak zigortzeko". Horrekin lotu dute ere Ijurkok espetxean bakartua egon izana eta "bizi baldintza gogorrak". AAM-k azaldu zuenez, "Espainiako epaitegiak salbuespenezko epaitegiak dira, estrategia errepresibo batean kokatzen direnak". Bestalde, AAM-k jakinarazi duenez, gaurtik Huelvako espetxean preso daudenak itxialdi mugagabeari ekin diote, euren senideek bisitak egin ahal izateko jasaten duten "jazarpena" salatzeko. Itxialdian dauden bitartean ez dira bisitetara aterako, eta borrokaldia mantenduko dute bisitekin izaten ari diren arazoak konpondu arte. Protesta egiten ari diren euskal presoen artean Asier Karrera Arenzana etxarriarra dago.