Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan Etxarri Aranatzek atseden jardunaldia zuen. Berez Altsasuren kontra derbya jokatzea tokatzen zitzaion, baina Altsasuk erregional mailari uko egitean atseden jardunaldia zuten etxarriarrek. Hala ere, lidergoari eusten dio Etxarrik, 21 punturekin. Bigarrena Valle de Egües da, puntutara berdinduta, eta hirugarrena Iruña eta laugarrena Burlades, biak 20 punturekin. Estu eta oso interesgarri dago Erregional mailako goiko aldea, larunbatean Etxarrik Valle de Egües bigarrena hartuko baitu San Donato futbol zelaian. Lidergoa dago jokoan eta ikusi behar aste honetako atsedenaldiak mesede edo kalte egin dion Etxarriri. Ea lidergoari eusten dioten.