Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, azaroaren 22an, 12:30ean, Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako finala hartuko du Goizuetak. Kanporaketa fasea gainditu duten sei aizkolari ariko dira finalean: Oihan Larretxea (Bera), Arkaitz Olano (Leitza), Ugaitz Mugertza (Mutriku), Raul Kastro (Urrotz), Juanjoxe Erdozia (Etxarri Aranatz) eta Josu Aizpuru (Nuarbe). Lehia oso estua aurreikusten da, baina ea gure ordezkari bakarrak, Erdoziak, lan txukuna egin eta txapela ekartzeko aukerarik duen.