Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 10ean 30 urte bete ziren Guardia Civilak Mikel Arregi hil zuela. Senideak Etxarrin dagoen oroigarrira lore eskaintza egitera joan ziren eta konturatu ziren Jose Ramon Andaren eskulturaren ondoan jarrita zegoen plaka ez zegoela. Norbaitek kendu zuen. Oroigarriak hainbat eraso jasan ditu 1980an jarri zutenetik, baita lehergaiekin ere. Zaharberritu eta gero, 2004tik oroigarria egungo kokapenean dago. Bestalde, Diario de Noticias-ek jakinarazi zuenez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzietako epaitegiak ez du onartu Dignidad y Justicia elkarteak Etxarri Aranazko Udalaren kontra jarritako helegitea. Epaian jaso denez, Vicente Nazabal herriko seme kuttun izendatu duen inolako udal akordiorik ez dagoela. Herrian ETAko kide izandakoei kalerik ez zaiela eskaini ere dio epaiak. Horrekin batera, udalak Mikel Arregi Marinen omenezko oroigarria ez zela ordaindu ere dio epaileak eta hura ez zela ETA-ko kidea.