Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1.Floren Nazabal (Etxarri-Aranatz): 18:002.Juan Jose Lopez Azpilikueta (Lezaun): 20:053.Iñaki Azurmendi (Arriaran): 21:094.Antonio Senosiain (Olague): 21:575.Joseba Otaegi (Zizurkil): 22:276.Jexuxmari Mujika (Ibarra): 22:467.Luis Txapartegi (Aizarna): 22:498.Aitor Senosiain (Olague): 23:509.Joxemari Olasagasti (Igeldo): 24:0010.Jose Angel Zubiaga (Menoio): 24:1611.Daniel Vicente (Otsagi): 25:22Igandean Maila Nagusiko Euskal Herriko kanporaketa hartu zuen Asteasuko pilotalekuak. Nahiz eta Floren Nazabal etxarriarra faborito nagusia izan, jaialdiak ikusmira handia sortu zuen eta aizkora zaleek bete egin zuten frontoia. Kanporaketan aritu ziren 11 aizkolariek bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko lana moztu behar izan zituzten, hiru txandatan banatuta. Nazabal jaun eta jabeLehen txandan Azurmendi, Nazabal, Olasagasti eta Txapartegi aritu ziren, eta etxarriarrak lehen egurretik hartu zuen probaren burua. Bere txandako onena izateaz gain, kanporaketa guztiko azkarrena izan zen (18:00). Nazabalek 3 minutu eta 9 segundoko aldea atera zion Azurmendiri eta Olasagasti izan zen hirugarrena (24:00). Bigarren txandan Otaegi, Antonio Senosiain eta Zubiaga aritu ziren. Senosiainek lan borobila egin zuen (21:57), Otaegiren eta Zubiagaren aurrean sailkatuz. Eta azken txandan, Lopez Azpilikueta, Mujika, Aitor Senosiain eta Vicente aritu ziren. Lopez Azpilikueta azkarrena izan zen (20:05), Mujika, Senosiain eta Vicenteren aurretik. Floren Nazabal jaun eta jabe izan zen. Sailkapen orokorrean bi minutu eta bost segundoko tartea atera zion Juan Jose Lopez Azpilikuetari. Iazko txapelketan txapelduna eta txapeldunordea izan ziren biak, eta aurten ere berbera errepikatzeko aukera asko daude. Etxarriarrak nahi bezala eraman zuen kanporaketa eta aipatzekoa da azken zazpi urteotan lehen postuan sailkatu dela. Aipatu bi aizkolariez gain, Iñaki Azurmendik, Antonio Senosiainek, Joseba Otaegik eta Jexuxmari Mujikak lortu zuten abenduaren 20an Arbizun jokatuko den finalean aritzeko txartela. Sorpresa eta ezustekoakSailkapenaren aldetik kanporaketak sorpresa handiak utzi zituen. Alde batetik, ezuste nabarmena eman zuten Txapartegik eta Olasagastik, iaz finalean aritu eta gero, igandean kanporatuta geratu zirelako. Daniel Vicentek ere iaz maila nagusiko finala jokatu zuen baina igandean azken tokian sailkatu zen, maila nagusia galduz. Eta txanponaren beste aldean, Antonio Senosiain iaz baino askoz hobe aritu zen, finalerako sailkatuz, iaz ez bezala. Bestalde, maila nagusian debutatzen zuen Otaegik finalerako txartela lortu zuten eta Mujika ere lehenengoz sailkatu da Arbizuko final handirako.