Etxarri liderra jaun eta jabe

Guaixe 2009ko azaroaren 23a

Etxarri Aranatzek bere lidergoa sendotzeko aukera izan zuen igandean, Valle de Egües bigarrenari 4-0 irabazi baitzion San Donato futbol zelaian. Hasieran Egues ibarrekoak hasi ziren Etxarrikoen atera heltzen, baina Etxarrik partidaren gidaritza hartu zuen eta gol aukera ugari izan zituen, kanpora edo kontrako zurtoinera joan zirenak. Bigarren zatian jaun eta jabe izan ziren etxekoak eta lau gol sartu zituzten Luisek, Xabatek, Goikoetxeak eta Artzaik. Garaipen justua izan zen. Etxarrik lider jarraitzen du, 24 puntu pilatu eta gero. Orain Iruña da bigarrena, 21 punturekin, puntu berberak dituen Valle de Egües hirugarrenarekin berdinduta. Gauzak oso pareko daude goi aldean, eta irabazteko jarrerarekin jarraitu beharko dute etxarriarrek euren lidergoa sendotzeko. Larunbatean Burlatan jokatuko dute, 20 punturekin laugarrenak diren Burlades taldearen kontra. Goian dago Burlades, eta bere kontra hiru puntuak irabaztea ez datorkio batere gaizki Etxarriri. Ea hala den.