Boluntario taldea egoitza berrian lanean

Guaixe 2009ko azaroaren 24a

Etxarri Aranazko Boluntario Taldeak Elizkorta kaleko egoitza berrian ekin dio berriro bere lanari. Beleixe Irratia hartu zuen egoitza da boluntarioen bilgune berria. Han jaso, sailkatu eta kutxetan biltzen dute herritarrek emandako guztia. Arropa, oinetakoak, jostailuak... denetarik biltzen du taldeak. Kultur etxeko kortako egoitzatik pasa ezin duenak plazako izozki dendan utz ditzake eman nahi dituen gauzak. Herritarren nahasmena ikusita, boluntarioek argitu dute arropa biltzeko edukinontziak ez direla haienak.Iazko jardunaren emaitza dira Afrikan eta Hegoamerikan bukatu duten 400 material kutxak. Iruñeko salesdarren gobernuz kanpoko erakundera eraman dute materiala. Hark bideratzen du Etxarrin bildutakoa.Boluntario eskeTaldearen nahia da ahalik eta material gehien jasotzea. Haiekin egoitzan biltzerik ez dutenek etxean lan egiteko aukera dutela nabarmendu digute. Josten edo puntua egiten dakitenen laguntza eskertuko luke bereziki taldeak, herritarrek eman dituzten oihal eta artileari irteera emateko. "Asko betetzen duen lana da" ziurtatu dute.16:30etik 18:00etaraAstelehen eta asteazkenetan Elizkortako egoitzan daude.