Bertso eta marrazkiak Bertsotramarrakyan

Guaixe 2009ko azaroaren 27a

Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak BatBIRAlau, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren hirugarren edizioa aurkeztu zuen Iruñean joan zen astean. Formatu zein kalitate handiko bost ikuskizun antolatu dira zirkuituaren barruan. Etxarri Aranazko Udalari esker, horietako bat Sakanara iritsiko da bihar: Bertsotramarraskya.Bertsolariek beti izan dute esaera zahar bat aurka: irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du. Munduko bertsorik onenak ezin adieraz lezake, ustez, irudi txarrenak adina. Baina... bertsoari irudia gehituko bagenio? Bertsolariek hitzez diotena begiz ikusiko bagenu? Are gehiago, bat-bateko irudiek bat-bateko bertsoak sortuko balituzte? Galdera horien guztien erantzuna da bertsotramarraskya.Xabi Paya izanen da tramagilea; Jon Barberena, Erika Lagoma, Julio Soto eta Joxe Juan Zubieta Etxabe bertsolariak eta Patxi Gallego marrazkigilea.Gaur, 22:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Sarrera 4 euro.