Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Grimm anaiek ezagun egin zuten Txanogorritxoren istorioa. Haren bertsio berria dakar orain Deabru beltzak antzerki taldeak. Nora zoaz, Txanogorritxu? antzerkian bi bidaien berri emanen dute, Txanogorritxo eta Otsoaren bidaiak. Denetarik gerta daiteke ipuinaren bertsio honetan: pertsonaia berriak ageri dira, loreak, ekaitzak, nahasteak, lagunak eta mila arrisku. Baina ez larritu, Txanogorritxu berria magia eta karatean aditua da eta otso beldurgarriari aurre eginen dio. Bihar, larunbatean, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.