Euskarazetamol Etxarrin

Guaixe 2009ko abenduaren 2a

Ez dok hiru Bikoteatroak Euskarazetamol antzerkia dakar Etxarri Aranatzera. Euskara sencilloaren manifiestoa eta Larruaizetara antzerkien ondoren, aipatu antzerkiak itxiko du Dibertimentuak trilogia. Arrakasta handia lortu zuten Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzezleen aurreko antzerkiek. "Horrek ez du publikoaren gustua toki onean jartzen" diote. Publikoaren espektatibak ez betetzeko beldurrez, doping-ari eman diote antzezleek azken ikuskizunean. "Baina, lasai, kontrolatzen dugu eta" diote. Antzerki ederra umoretsuendako.Abenduaren 6an, igandean, 19:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.