Burladesek eta Etxarrik jokatutako partida oso ona izan zen. Lehen zatian bi taldeak saiatu ziren, baina ez zen golik izan. Bigarren zatian, 54. minutuan, Ikerrek Etxarri aurreratu zuen, baina Burlatakoek erantzun bikaina eman zuten, hasieran berdindu eta gero 1-2 aurreratzea lortu baitzuten. Baina amaierarako 10 minutu falta zirenean Etxarriko Artzaik bina berdintzea lortu zuen eta nahiz eta bi taldeak irabazten gogor saiatu hor despeditu zen lehia, emaitza justuarekin. Erregional mailako III. multzoko lider izaten jarraitzen du Etxarri Aranatzek, 25 punturekin. Iruña bigarrenak eta Valle de Egües hirugarrenak 24na puntu dituzte. Larunbatean, abenduaren 5ean, Etxarrik hamaikagarrena den Doneztebe hartuko du San Donato futbol zelaian, eta abenduaren 12an Iruñean jokatuko dute etxarriarrek, egun seigarrena den San Ignazioren kontra. Ea orain arteko maila bikaina eman eta lider jarraitzea lortzen duten.