Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gazteria Institutuak berriki jakinarazi du Encuentros Artista Gazteen Sarien ebazpena. Lau modalitate bereizten dira sariketan: arte plastikoak, genero literarioak, ikus-entzunezkoen sormena eta arte eszenikoak. Horietako bitan saritu dute Laida Aldaz dantzaria. Etxarriarra finalista zen arte plastikoak eta ikus-entzunezkoen sormena kategorietan. Horietan lehenengoan bigarren saria irabazi du Entre pasos y pulgadas (Instalación 1) lanarekin. 1.100 euro eta trofeoa jasoko ditu. Ikus entzunezkoen kategorian, berriz, hirugarren postuan sailkatu da Derriere Elle lanarekin. 750 euro jasoko ditu Etxarri Aranazko dantzariak. Abenduaren 20an emanen dituzte sariak Iruñeko Baluarte antzokian. Endeca saririk gabeArte eszenikoetan finalista zen Endeca antzerki taldea, baina saririk gabe geratu da. Hala ere taldearen meritua nabarmendu behar da, sortu berria izanik ere, lehiaketara aurkeztutako 11 lanetatik finalera sailkatu baitzen. 11 lagunek osatzen dute taldea eta horietatik hiru sakandarrak dira: Xabier Artieda, Edurne Segura eta Igor Razkin.Ikusleen sariaSari berria jasotzeko aukera dute Sakanako hautagaiek. Izan ere, oraindik erabaki gabe dago ikusleen saria. Kategoria bakoitzean boz gehien jasotzen dituen lanak 600 euro jasoko ditu. www.encuentrosnavarra.com orrian eman daiteke botoa.