Oratorio koruak Etxarriko abesbatzaren kontzertuan

Guaixe 2009ko abenduaren 17a

Abenduaren 20an, igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko elizanGabonen bezperan urteroko kontzertua antolatu du Etxarri Aranazko abesbatzak. Kontzertu berritzailea izanen da aurtengoa: oratorio koruak abestuko dituzte, Raul del Toro organista nafarraren laguntzarekin. Musikaren historian bidaia egiteko aukera eskainiko dute: Barrokoko Händel-en Mesias obra ezagunetik, Klasizismoko Haydn-en Kreazioa lan handira eta hortik Erromantizismoko maisu Mendelssohn-en Elias obra ederrera. Oratorio bakoitzeko hiru koru abestuko ditu Etxarri Aranazko abesbatzak, Alicia Armendarizen zuzendaritzapean.OratorioakEuropako musika klasikoko piezak dira oratorioak, koru, aria eta errezitatiboz osatuak. Lehenengo horiek osatuko dute Etxarriko abesbatzaren kontzertua. Bakarlari, koru eta orkestrak interpretatzen dituzte normalean, baina igandeko kontzertuan Etxarri Aranazko abesbatzak organoa izanen du lagun. Tradizionalki erlijio gaiak landu dituzte oratorioek. Hori da igandeko hiru oratorioen kasua: Mesias da Händel-en obra ezagunena. 1741ean mustu zen Irlandan. Jesusen jaiotza eta bizia lantzen ditu. Händel-en oratorioen arteko bereziena da: Italiako eraginetik urrun, Alemaniako kantaten eragina du.Händel-en Mesias entzundakoan erabaki zuen Haydn-ek oratorio eder bat eginen zuela. Horrela sortu zen Kreazioa. Munduaren sorrera deskribatzen du oratorioak, Genesia aintzat hartuta. 1798an mustu zen Vienan.Erromantizismoko konpositore handienetakoa da Mendelssohn. 1846an idatzi zuen Elias oratorioa. Adituen arabera, Bach-en eragin handia du.Raul del Toro organistaZangotzarraren laguntza izanen du Etxarri Aranazko abesbatzak. Sari garrantzitsuek nabarmentzen dute bere maila. Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea da.