Etxarri lidergoa sendotzen

Guaixe 2009ko abenduaren 16a

Castejonen jokatu zuen Etxarrik bertako San Ignazio taldearen kontra. Partida lehiatua izan zen, eta lehen zatian San Ignaziok gol aukera asko izan zituen baina ez zuen aztatu. Bigarren zatian Etxarrik punteria ona izan zuen eta bi gol sartu zituen 61. minuturako. Hortik aurrera partida geldotzen saiatu ziren etxarriarrak eta San Ignaziokoak markagailuan gerturatu ziren, 84. Minutuan Oscarrek sartutako golari esker. Ia berdintzeko zorian egon ziren Castejongoak, baina Etxarriko defentsa batek ate barrurantz zihoan baloia atera zuen. Horrela, hiru puntu ekarri zituzten etxarriarrek eta lidergoari eutsi zioten. Etxarri liderrak 31 puntu dauzka. Iruña da bigarrena eta Valle de Egües hirugarrena, biak 27 punturekin. Tartetxo bateko errenta lortu du Etxarrik, eta ea hurrengo jardunaldian errenta zabalagoa pilatzen doan. Larunbatean etxean jokatuko dute eta hamargarrena den Zizurko Ardoi taldea hartuko dute San Donato futbol zelaian. Ea zer moduz doan gauza.