Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean 23. Nafarroako Kirol Jolasen Pilota txapelketako finalak jokatu ziren. Kadete mailako finalean Etxarri Aranazko Gure Pilotako Murgiondok eta Lasak 22-13 irabazi zieten Bortziriak taldeko Zamoranori eta Beginori. Berdinduta hasi zen lehia baina laster abantaila handia lortu zuten etxarriarrek, eta nahiz eta Bortzirikoek gerturatu, azken txanpa lasai-lasai osatu zuten etxarriarrek, txapela jantziz. Sakandarrak beste finaletanAsteburuan lehen eta bigarren mailako Nafarroako Binakako Txapelketako finalak jokatu dira. Lehen mailan Irurtzungo taldeko Armendarizek eskuz banakako finala jokatuko du Gure Txokoa taldeko Lemouneauren kontra. Eskuz binakako finalean Irurtzungo Idoatek eta Etxeberriak Huarteko Kortabarria eta Tabar izanen dituzte aurkari. Bestalde, 22 urtez azpiko Binakako Txapelketan finalerdiak jokatuko dira, eta tartean Erreka taldeko Bereauren eta Mindegiaren kontra ariko beharko dira Irurtzungo Galarza eta Pazos.