Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abendu hasieran jokatu dira Etxarriko Gure Ametsa jubilatu udal elkartean mus eta briska txapelketak. Musean zazpi bikote eta briskan 15 neurtu ziren ligaxkan. Partida guztiak jokatuta muslari bikote onenaren txapela Felix Igoak eta Jose Luis Asensiok jantzi dituzte. 93 urterekin lortu du Felixek txapela janztea. Museko podiuma Santi Artieda eta Ignazio Intxaurraga eta Alfonso Goñi eta Pedro Elvira bikoteek osatu dute. Briskan jokatu zuten bikote guztietatik Pedro Nazabalek eta Pedro Arruabarrenak osatutakoa zen gizonezkoen bakarra eta haiek izan ziren txapelketa irabazi zutenak. Bigarren Elvira Petriati eta Maritxu Maiza izan ziren, eta Begoña Berastegik eta Mari Larrazak ere saria lortu zuten. Abenduaren 11n izan zen sari banaketa eta lehiakide guztiendako merienda izan zen.