Emakumezkoen erakustaldia Etxarrin: Ni ere Pilotari

Guaixe 2009ko abenduaren 23a

Emakumezkoak lan handia egin dute eta egiten dute pilotan. 1920an palan edo erraketan zebiltzan emakume xarelari profesionalak bazeuden, baina aurrerago galdu egin zen profesionalen ohitura. Dena den, emakumeak beti aritu izan dira frontoian baina euren lanaren berri apenas eman da. Egun, herramientan ibiltzen dira gehienak, eta horren isla Munduko lehen emakume txapeldunak nafarrak direla, Susana Muneta eta Maite Ruiz de Larramendi. Emakumeen lana ezagutarazteko Emakumezkoen Pilota Sustatzeko I. Jardunaldiak antolatu dituzte I. Ni ere Pilotari Txapelketarekin bat. Ekimenak Nafarroako Pilota Federazioaren eta hainbat udalen laguntzarekin antolatu da emakumeak aritzen diren herrietan gauzatuko da txapelketa. "Nafarroak ikusi behar du neskek, andreek, amek eta amonek pilota gustuko dugula eta pilotan ibiltzen garela" diote antolatzaileek, eta txapelketara gerturatzeko gonbita egin diete nafar guztiei. Emakumeak frontoian aritzera animatzea da egitasmoaren helburua. Ildo honetan, Gipuzkoak emakumeen lana bulkatzen ibilbide luzeagoa duela nabarmendu dute antolatzaileek, eta orain gutxira arte Nafarroan neska pilotariak bazeudela baina apenas ez dela ezer antolatu. "10 urteko aldea ateratzen digute gipuzkoarrek" gaineratzen dute Ni ere Pilotari txapelketako buruek. Bada, Ni Ere Pilotari Txapelketako lehen jardunaldia igandean jokatu zen Etxarri Aranazko pilotalekuan. Guztira 20 biko ariko dira lehian, paleta goman: 6 gazteen mailan, 8 haurren mailan eta 6 senior mailan. Biko horietako asko sakandarrak dira, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubak neskak formatzeko lan handia egiten baitu. Etxarriko lehen jardunaldiko emaitzakKimuak: Irati Lasa-Alaitz Astiz 18 - Haizea Salanueva-Izar Parot 8Uxue Murillo-Garbiñe Larrea 18 - Uxue Jaka-Garazi Jaka 6Haurrak:Ainara L. Zaranton-Olaia Eizagirre 22 - Amaiur Lakuntza-Ekiñe Petriati 6Oihane Carrasco-Maite Siles 22 - Irati Lakuntza-Amaia Nagore 15Izaskun Colio-Maialen Fuertes 22 - Ane Garro-Itsaso Morato 8Seniorrak:Asun Diez-Susana Muneta 30 - Yanira Aristorena-Maider Otaegi 16Hurrengo jardunaldiakAbenduaren 27an LizarranIlbeltzaren 3an LeitzanIlbeltzaren 10ean BarañainenIlbeltzaren 16an IruñeanFinalak Iruñeko Labriten jokatuko dira