Aspek ez dio Oscar Lasari berrituko

Guaixe 2009ko abenduaren 28a

Gaur, abenduaren 31n despeditzen zaio Oscar Lasari Aspe enpresarekin zuen kontratua eta ez diote berrituko. Krisia dela eta bi enpresa nagusiak pilotari kopurua murrizten hasi dira eta badirudi hori dela Lasa III.ari kontratua ez berritzeko arrazoia. Etxarriko atzelaria beteranoa da. 37 urte dauzka eta garaipen zerrenda polita, 1993ko abuztuan Zarauzko Aritzbatalden profesionaletan debuta egin zuenetik. Orotara hiru aldiz irabazi du Binakako Txapelketa: 1997an, 2000n eta 2002an. Badirudi bere ibilbide berrian Garfe enpresa izanen duela lagun.