Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte berriak Zinema Indigena Zikloa ekarriko du Etxarri Aranazko Gaztetxera. Ilbeltzaren 3tik 5era, hiru egunez, Hego Amerikako indigenen egoera gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du zine zikloak. Zinema komertzialetatik urruti geratzen diren filmak dira. Beraz, ez da nolanahi galtzeko eskaintza.Mapucheak protagonistaZazpi dokumental egonen dira ikusgai Zinema Indigena Zikloan. Mapucheak izanen dira horien protagonistak. Txile eta Argentina estatuen arteko mugan bizi dira Mapucheak. "Lurreko gizakia" esan nahi du Mapuche hitzak. Baina XXI. mendeko gizarte kapitalistan lurrarekin zuen errespetuzko hartu-emana mantentzeko zailtasun handiak ditu. Lurraldetasuna eta kultura aldarri hartuta, borrokan dirau Mapuche herriak. Euskal Herriak bizi duen egoerarekin parekotasunak dituelakoan, Mapucheen errealitatera gerturatu nahi izan du Etxarriko Gazte Asanbladak. Mapucheen eta Txiletar Estatuaren arteko harremana, historian indigenek pairatutako tratua, Mapucheen berezitasun kulturalak nahiz haien lurraldeko arazo ekologikoak lantzen dituzte filmek, labur-labur batzuek, eta sakonago besteek.Zirkuitu komertzialetik kanpoGaiarengatik nahiz ekoizleengatik, zirkuitu komertzialetik urruti geratzen diren filmak dira. Guido Brevis, Dauno Tótoro eta Üxüx Xipay dira filmen egileetako batzuk. Kalitate handiko lana egin dute. Haien meritua nabarmendu behar da, ez baita erraza Mapucheengana gerturatzea; "urtetan jasotako tratu txarrek mesfidati bihurtu ditu" azaldu digute Mario Nilok eta Paola Ferrarik. Etxarrin bizi diren txiletarrak arduratu dira filmak lortzeaz.Zinema Indigena ZikloaIlbeltzaren 3tik 5era, 19:00etan, Etxarri Aranazko Gaztetxean.Ilbeltzaren 3an, igandean:Aniceto, razón de Estado (55 min.)Chub Kimun (19 min.)Ilbeltzaren 4an, astelehenean:Territorio de fronteras (64 min.).Zoologicos humanos (10 min.)Chozto Uyoa (5 min.)Ilbeltzaren 5n, asteartean: El despojo (60 min.) Raoni (26 min.)Sinopsiak:Aniceto, razón de EstadoEgilea: Guido Brevis. Valparaisoko I. Territorios Zine Indigena Jaialdiaren irabazlea. Aniceto Norin da protagonista, Mapuche komunitate bateko longko edo burua. Bere herriaren defentsan egindako lanagatik Terrorismo Mehatxuak egotzi zizkioten. 5 urteko kartzela zigorra bete zuen. Filmaren bidez Mapuche buruaren izaera eta pentsaera ezagutu ditzakegu. Territorio de fronterasEgilea: Guido Brevis. 2006an gose greban sartu ziren Mapuche herriko lau komunero. Haien aurka Lege Antiterrorista aplikatu zuen Txiletar Estatuak eta hura zuten protestarako modu bakarra. Txiletar Estatua eta Mapuche herriaren arteko erlazioa lantzen du filmak ikuspegi kritiko batetik, eta azken urteetako gertaera historiko eta politikoetatik abiatuta.El despojoEgileak: Dauno Tótoro, Üxüx xipay.Mapucheen, Txiletar Estatuaren eta baso-ustiatzaileen arteko tentsioa islatzen du.Gatazkaren ikuspegi orokorra ematen du, sorreratik, Espainiarrak iritsi zirenetik, gaur egungo lurralde arazoetaraino. Komunitateen, enpresarien eta Gobernuko funtzionarioen ikuspegia hartu dute egileek.