Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horrela aritu zen Etxarri Beriain taldearen kontra. Partida ona jokatu zuten Etxarrik eta Beriainek, eta partida hasi eta berehala Beriain izan zen irabaztera atera eta lehenengo gola lortu zuena. Atsedenaldia baino lehen berdintzea lortu zuen Etxarrik Ruedaren golari esker, eta bigarren zatian heldu zen etxarriarren nagusitasuna eta gol festa: Pablok, Urrestarazuk, Ruedak berriro eta Luisek Beriainen atean haztatzea lortu zuten. Merezitako garaipena izan zen eta Etxarrik lidergoa sendotzen jarraitzeko aukera izan zuen, 40 puntu bildu baititu jada. Iruña bigarrenak 34 puntu dauzka eta Beriain, Bidezarra eta Eguesibarrek 30na puntu. Larunbatean Atarrabian jokatuko du Etxarrik, zazpigarrena den Beti Onak taldearen kontra. Ea alde hori oraindik ere gehiago zabaltzen duen Etxarrik.