Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatz liderrak Mutilberaren kontra jokatu zuen Mutiloabeitin. Partida ona izan zen eta etxarriarrak aurreratu ziren hasieran, Iñakik sartutako golari esker. Mutilberakoak saiatu ziren, baina Etxarriren defentsa onak eta Joseba atezainaren lan bikainak ez zieten utzi. Bigarren zatian, baina, aukera gehiago izan zituzten Mutiloabeitikoek eta egoera ongi aprobetxatu zuten. Pablok 57. minutuan, eta Sergiok 73. Minutuan sartutako gol bati esker partida 2-1 irabaztea lortu zuen Mutilberak. Nolanahi ere Etxarrik lidergoari eusten dio, 40 punturekin. Iruña bigarrenak 37 puntu dauzka eta Beriain hirugarrenak 33. Larunbatean 20. jardunaldia dago jokoan eta Etxarri liderrak etxean jokatuko du, 28 punturekin seigarrena den Beti Onak taldearen kontra. Ea etxarriarrek garaipena berreskuratzen duten.