Dozena erdi domina odolemaileen festan

Guaixe 2010eko urtarrilaren 26a

Igandean Etxarri Aranazko odol emaileen delegazioaren festa ospatu zen. Elizkizuna egin eta gero Iturri Eder jatetxean bildu ziren. Ignazio Lopez de Sabando herriko Adonako ordezkariarekin batera elkarteko zuzendaritzako kide Patxi Ramirez de Alda altsasuarra ere izan zen. Azken honek Etxarri Aranazko odolemaileen delegazioaren funtzionamendu "eredugarria" eta odolemaileen fideltasuna nabarmendu zuen. Aldi berean, gazteak odolemaile egitera animatu zituen eta, horrekin batera, hezur muineko ematea aipatu zuen (analisi bat egitea da eta fitxategian sartzea). Esker onaren adierazleEkitaldian sei domina banatu ziren. Maria Arantzazu Igoa Mundiñanok emaile handiaren domina jaso zuen 60 emateen kopurura iristeagatik. Odola 50 alditan emateagatik urrezko domina jaso zuten Mª Carmen Lakuntza Floresek eta Rosa Mundiñano Garziandiak. 25 emateen mugara iritsi diren Javier Ziordia Jakak, Aitor Mariñelarena Mañeruk eta Mª Soledad Mozo Galartzak zilarrezko domina bana jaso zuten. Datuak 348 etxarriar dira Nafarroako Odolemaileen Elkarteko kide. Haietatik 231k ematen dute odola eta gainontzeko 117ak bajan daude (65 urtetik gora izateagatik eta medikuen bajengatik). Iaz Etxarriko delegazioko 178 kidek eman zuten odola (2008an baino 26 gehiago), guztira 394 emate egin zituzten (127 +). Etxarriko delegazioko kide gehienek odol emate normalak egin dituzte (385), sei aferesis egin ziren eta 3 auto transfusio. Odol emate gehienak, 294, Etxarrin bertan egin ziren, autohemotekan, eta gainontzeko ehunak beste herriren batean. Iaz estreinakoz odola 13 pertsonak eman zuten. Odolemaile egitekoElkartearen autobusetik pasatu edo Nafarroako Ospitalearen ondoan dagoen odol bankura jo daiteke.