Larunbatean sartuko da lehian Eneko Lazkoz

Guaixe 2010eko otsailaren 4a

Igandean Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren azken-laurdena jokatu zen Agoitzen. 150 bertsozale bildu ziren herriko kultur etxean. Kanpoan giro kaxkarra bazegoen ere, ederki berotu zen giroa aretoan.Sei bertsolari aritu ziren zein baino zen: Ander Fuentes Iturri, Miel Mari Elosegi Luze, Diego Riaño, Jose Luis Barberia Zili, Saio Alkaiza eta Oskar Estanga. Ander Fuentes Itturri nagusitu zen 380,5 punturekin. Beraz, iaz bezala, final-erdietarako txartela lortu du zubietarrak. Aparteko saioa egin gabe, baina seguru ibili zen bertsolaria, aparteko akatsik egin gabe. Haren atzetik sailkatu ziren Oskar Estanga (376 puntu) eta Miel Mari Elosegi Luze (363,5 puntu). Orain arteko kanporaketa estuena izan zen; parez pare ibili ziren sei bertsolariak. Hori erakusten zuen puntu banaketak: 30 puntuko aldea zegoen lehenengoaren (Itturri, 380,5 punturekin) eta azkenaren artean (Diego Riaño 350 punturekin). Lehen faseko azkenaLarunbatean jokatuko da laugarren azken-laurdena Gareseko udaletxean. 17:30ean emanen diote hasiera bertso saioari. Eneko Lazkoz, Jon Elizetxe, Alazne Untxalo, Xabier Terreros, Estitxu Arozena eta Ioar Tainta ariko dira nor baino nor. Etxarriarrak lan bikaina egin zuen iaz eta asmo horrekin doa aurten ere. Azken final-laurdena izanik, bertan erabakiko da zeintzuk izanen diren finalaurrekoetara sailkatuko diren bertsolariak. DatorrenaAizarotzen, Sunbillan eta Agoitzen jokatu dira orain arteko kanporaketak. Horietan lehen postuan sailkatuta, Arkaitz Goikoetxeak, Xabier Legarreta Aranok eta Ander Fuentes Iturrik dute final-aurrekorako txartela. Bestalde, final-aurrekoan sartuko dira lehian Jon Barberena, Iñigo Olaetxea eta Julio Soto. Final-erdian lehiatuko diren gainerako 12 bertsolarien izenak bihar argituko dira.Aurreratu dezakegu Oier Lakuntzak hanka bat final-erdietan duela. Izan ere, mailarik altueneko kanporaketan lehiatu zen urdiaindarra, Aizarozkoan. Horrela, hirugarren postuan sailkatu bazen ere, lortutako 389,5 puntuekin Sunbilla eta Agoizko hautagaien aurretik dago. Etxarri Aranatzen jokatuko da lehen final-aurrekoa otsailaren 20an. Primerakoa litzateke bi sakandarrak bertan izatea.