Santiago Ezkerraren omenez

Guaixe 2010eko otsailaren 4a

Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen joan zen ostiralean, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. 2009an hil ziren euskaltzainak omendu zituen bertan. Antonio Zabala, Yuri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga, Juan Jose Zearreta eta Santiago Ezkerra Beltza Lizarrusti izanen dira omenduak. Bertan izan ziren etxarriarraren anai-arrebak eta ilobak.Andres Iñigok irakurri zuen Etxarriko euskaltzain urgazlearen hilberri-txostena. Hain zuzen, Euskaltzaindiko Nafarroako ordezkariak berak idatzi zuen Santiago Ezkerra Beltza Lizarrusti-ri buruzko liburua, Euskaltzainak bildumako 11.a. Etxarriarra idazle nekaezina eta euskaltzale sutsua zela nabarmendu zuen. 2009ko martxoan zendu zen Santiago Ezkerra Beltza Lizarrusti. Guaixe astekariko kolaboratzaile izan zen urtetan.