Indar gorriko kideak Osasuna zaleak bakarrik ez, musika zaleak ere badira. Horregatik, kontzertua antolatu dute biharko. Etxarri Aranazko Gaztetxeak hartuko du kontzertua, bihar, 22:00etatik aurrera. Lau talde ariko dira elkarlanean: Orreaga 778, Siete Balas, Deskankis eta Hell Beer Boys. Punk-Oi! indartsua ekarriko du Orreaga 778 taldeak. Iruñeko Sieta Balas eta Deskankis taldeak ere gogotsu etorriko dira Sakanara. Azkenik, Hell Beer Boys taldearen presentzia nabarmendu behar da, hilabete batzuk geldirik egin ondoren, lanera itzuliko baita Goierriko taldea. Guztiek ere bat eginen dute Indar Gorri peñarekin. Sakandarrak ez ezik, iruindarrak ere espero dituzte antolatzaileek. Horregatik, autobusak antolatu dituzte hiriburutik.