Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, Mallabian, Zilarrezko Aizkorako bigarren kanporaketa jokatu zen Mallabian. Juanjoxe Erdozia etxarriarrak eta Eneko Saralegi II.ak ez zuten aparteko arazorik izan Julen Mendieta eta Xabier Garita bizkaitarrei irabazteko. Osatu beharreko bost lanak egiteko 14 minutu eta 6 segundo behar izan zituzten nafarrek, eta galtzaileek, berriz, 16 minutu eta 49 segundo. Bihar Kañamares anaiak aurkariBi kanporaketa jokatu eta irabazitakoan, Erdozia eta Saralegi II.a Zilarrezko Aizkora Txapelketako final laurdenetarako sailkatu dira, eta Kañamares anaiak izango dituzte aurkari larunbatean Donezteben, 19:00etan hasiko den jaialdian. Orain arte bezala bost lan osatu beharko dituzte, guztira 20 enbor erdibituz.