Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzek lidergoari eusten dio baina larunbatean ez zen batere fin ibili, etxean 0-4 galdu baitzuen Beti Onak taldearen kontra. Beti Onak merezitako garaipena lortu zuen, primerako jokoa egin baitzuen, baloiaren jabetza izan baitzuen eta sekulako jokaldiak burutu baitzituen. Etxarrik ez zuen jakin Beti Onak-en jokoari erantzuten. Etxarrik jarraitzen du lider, 40 punturekin. Bigarrena Iruña da, 37 punturekin eta hirugarrena Beriain, 34 punturekin. Larunbatean Etxarrik Mutiloan jokatuko du, 12 punturekin 13.a den Amigó taldearen kontra.