Haiti laguntzeko kanpaina

Guaixe 2010eko otsailaren 2a

Etxarri Aranazko boluntarioen taldeak, lurrikararen ondoren, Haiti laguntzeko kanpaina martxan jarri du. Olaztiko taldearen moduan, Etxarri Aranazko boluntarioak Fundación Navarra para Obras Sociales erakundearekin elkarlanean ari dira  Haitirako gauzak biltzen. Boluntario etxarriarrek jakitera eman dutenez, Haitin premiazkoak dira, besteak beste: udako arropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa; esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko makinak; ordenagailuak; kanpin dendak... Taldetik azaldu digutenez, ezinbestekoa den guztia. Nora eramanEliz korta kalera, gaztetxe ondora, irratia zegoen tokira. Astelehen eta asteazkenetan eraman daitezke objektuak. Harremanetarako, 948 460 804 edo 948 460 875 telefonoak. Haiti laguntzeko beste ekimenakOlatzagutian boluntario taldea ari da bilketa egiten. Arropa eta oinetakoak Maialen dendan (Kale Nagusia 29, Olatzagutia. 948 467 512 telefonoa). Tamaina handikoak, berriz, 948 467 512 (Maribel) edo 660 373 010 telefonoetara hots egin. Datuak eta telefonoa eman eta zer eman nahi duzuen esan.Bestalde, Sakanako DYAk Nafarroako Kutxan kontu korrontea zabaldu du (2054 0000 41 9157963967).