Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udalak etxeetan banatu duen ohar baten bidez egin du jakinarazpena: "beti izan da obra baimena eskatzeko obligazioa, baina batzuk baimenik izan gabe egiten direla ikusita, obligazio hori dagoela gogorarazi" nahi izan du. Aldi berean, udalak "lizentziarik gabe obra egiten utziko ez" duela jakinarazi du udalak, baita "baldintzak betearazteko" asmoa azaldu ere. Etxarri Aranazko Udala "prest" azaldu da "aurretik baimenik gabe eginiko obrak erregulatzeko, beti ere, hirigintzari buruzko araudia betetzen baldin badu eta interesatuak eskaera eginez gero". Udalak gogora ekarri nahi izan du obra-baimena behar dela edozein obratarako. Horrekin batera, zenbaitetan agiriak ere aurkeztu behar direla azaldu du udalak. Zein agiri diren jakiteko aparejadorearekin hitzordua eskatzeko aukera dagoela gogora ekarri du udalak. Udalak zerga kobratzen duela ere nabarmendu du oharrean. Lanak baimenik gabe ezin direla hasi eta bukatzerakoan hura ikustera aparejadorea pasa daitekeela ere gogora ekarri du Etxarri Aranazko Udalak.