Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Paretsu aritu ziren Amigó eta Etxarri Aranatz. Etxarrik zeraman pisu gehiena baina kontrako atean ez zuen aztatzen. Bigarren zatia hasi eta berehala, Amigókoen defentsa akatsa baliatuz Jauregik gola sartzea lortu zuen. Etxekoek ez zuten behera egin eta berdintzea lortu zuten, baina partida bukatzear zegoenean, 95. minutuan, Etxarriko Xabatek garaipen gola sartu zuen. Azken orduko garaipen garrantzitsua izan zen Etxarrirendako, lidergoari eustea lortu baitzuten. Etxarri liderrak 43 puntu ditu, eta Iruña bigarrena gertu du, 40 punturekin. Atzetik datozen Beriain, Beti Onak, Bidezarra eta Burlades puntutara berdinduta daude, 34na baitituzte. Larunbatean Ameskoetan ariko dira etxarriarrak, 6 punturekin azkenaurrekoa den Urbasa taldearen kontra. Ea lider itzultzen diren etxarriarrak.