Eskuz binakakoan Olaizola eta Mendizabal dituzte arerio Xalak eta Zubietak

Guaixe 2010eko otsailaren 15a

Eskuz Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiko azken partida jokatuko da gaur Tolosan. Ihauterietan murgilduta daude Tolosan, baina pilotazaleek gozatzeko moduko jaialdia dute, Xalak eta Aitor Zubietak Aimar Olaizola eta Mendizabal izanen baitituzte aurkari. Jaialdia arratsaldeko lau eta erdietan abiatuko da, eta nahiz eta Olaizola eta Mendizabal faborito izan, Xala eta Aitor Zubieta primerako maila ematen ari dira, txapelketan gora doaz, eta edozer gauza gerta daiteke gaur Beotibarren. Kontuan izan behar da ere bi bikoek hiruna puntu dituztela, eta hortaz, pareko egoeran daude. Jakina, laugarren puntua nork eskuratuko duen erabakitzeko lehia gogorra izanen da gaur. Partida Goenkale ondoren eskainiko du ETB1ek.