Adinduek ariketak egiteko makinak erabilgarri daude

Guaixe 2010eko otsailaren 18a

Duela bi aste Etxarri Aranazko Udalak adinduek ariketak egiteko bost makina jarri zituen Lazkoz eta Txikia batzen dituen plazan, Leteren etxe parean. Makina bakoitzak ariketa bat egiteko aukera ematen du. Hala, besoak, hankak, hankak eta besoak batera, aldakak lantzeko ariketak eginarazten dituzten makinak daude, baita masajeak ematen duen beste bat ere. FSC eraikuntza enpresak plazako eta parkeko zorua aldatzeko bere burua aurkeztu zuenean, hobekuntza bezala, bost makinak jartzea proposatu zuen. Udalak enpresa horri eman dizkio lanak. Guztia ia despeditzear dute eta orain jarri dituzte adinduendako makinak. Kokapenari dagokionez, udaletik azaldu zaigunez, "jende nagusiak ariketak lasai egiteko toki bat nahi zen, erdialdean ahal izanez gero". MozketaAsteartean udalak plazan zeuden bi zuhaitz moztu zituen, gaixo zeudelako.