Etxarriko kultur etxea bertsoz bete

Guaixe 2010eko otsailaren 22a

Nafarroako Bertsolari Txapelketa finalerditan sartu zen larunbatean. Etxarri Aranatzen jokatu zen lehen finalerdian. Saioa Alkaiza, Ander Fuentes Itturri, Julio Soto, Xabier Terreros, Oskar Estanga eta Estitxu Arozena igo ziren oholtza gainera. Bertsolariak animatu eta haien lanarekin gozatu nahian, bertsozaleek leporaino bete zuten Etxarri Aranazko kultur etxea. Nafarroako Bertsozale Elkartearen esanetan, "orain artean txapelketak eman duen saiorik onene" izan zen Etxarrikoa. SaioaAgurrak eman zion hasiera bertso festari. Egunak ekarriko zuena iragarriz akaso, Julio Sotok eta Estitxu Arozenak kantaz jarri zituzten bertsozaleak hasiera hasieratik. "Arozena Zafiran/, ze txula ze txukun/. Saioa Golf zahar baten,/ klin, klan, klin, klan, klun./ Estanga bizikletan/, jardun eta jardun./ Itturri Monteroan, Terre auskalo nun./ Nik Ibiza lagun/, dudala ezagun/. Hasiera hotsa, pun!/, arrankatu eta brun!/ Ikusiko da zeinek/ irabazten dun (bis)" agurtu zuen Julio Sotok keinuen bidez bere hitzak indartuz. Lehen fasean, hiru ariketa izan zituzten bertsolariek: binaka, gaia emandako hiruna bertso zortziko handian; binaka, ofizioka hiruna bertso zortziko txikian; eta binaka, ofizioka hiruna bertso hamarreko txikian. Aurreneko hiru ariketa horietan jada Soto, Estanga eta Arozena nabarmendu ziren. Hala ere, kartzelako lanak ezarri zuen aldea. Lehendabizi, bi punturi erantzun behar izan zioten, zortziko txikian, eta, ondoren, bina bertso osatu, gaia emanda, nahi zuten neurrian eta doinuarekin. "Medikua zara eta zure pazientearen emaitzak ailegatu zaizkizu", horixe gaia. Bertsolari gehienek minbiziaren inguruan egin zituzten bertsoak, entzuleak erabat hunkituz. PuntuazioaIa bi orduko saioaren ondoren, epaileen erabakia ezagutzeko garaia iritsi zen. Iazko txapeldunorde Julio Soto jarri zuten sailkapenaren gorenean, 421 punturekin. Haren atzetik Estitxu Arozena sailkatu zen, 397 punturekin. Beraz, bitan Nafarroako Txapeldun izandakoa hurrengo finalerdietako puntuazioen zain geratu beharko da. Lesakarrak bertsotan esan bezala, "hauen distira handitzen ari da. / zorionez garaiak aldatzen dira". Gainerako bertsolariei dagokienez, hau izan zen sailkapena: hirugarren tokian sailkatu zen Oskar Estanga, 392 punturekin; Xabier Terreros laugarren, 390,5 punturekin; Ander Fuentes Itturri bosgarren, 370,5 punturekin; eta seigarren, Saioa Alkaiza, 336 punturekin. DatorrenaDagoeneko finalera begira jarri da Julio Soto. Gainerako bertsolariak, berriz, hurrengo finalerdien zain geratu dira. Otsailaren 27an, larunbatean, 17:30ean jokatuko da hurrengo finalerdia, Iruritan. Iñigo Olaetxea, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, Iñaki Aleman, Iñigo Ibarra eta Miel Mari Elosegi Luze lehiatuko dira bertan. Hirugarren eta azken finalerdia Atarrabian jokatuko da martxoaren 7an. Bertan lehiatuko dira Eneko Lazkoz eta Oier Lakuntza. Sakandarrek Jon Barberena, Arkaitz Goikoetxea, Jon Elizetxe eta Aimar Karrika izanen dituzte aurrez aurre. www.bertsosarrerak.euMartxoaren 20an jokatuko da finala, Lesakan. Sarrerak salgai daude, arruntak 18 eurotan eta gazteenak eta bazkideenak 12 eurotan.Etxarriko sailkapenaJulio Soto    421 puntuEstitxu Arozena    397 puntuOskar Estanga        392 puntuXabier Terreros    390,5 puntuAnder Fuentes Itturri    370,5 puntuSaioa Alkaiza        336 puntuKartzelakoa"Medikua zara, eta zure gaixoaren emaitzak ailegatu zaizkizu" gai hori izan zuten bertsolariek kartzelakoan. Bertso ederrak eta hunkigarriak egin zituzten bertsolariek. Esaterako, honela erantzun zuten Julio Sotok eta Estitxu Arozenak: Julio Soto (Martxa baten lehen notak doinuarekin):Hogeita hamaika urte ditu(e)na,hogeita hamarrak pasata,gaizki sentitzen hasi zen nonbaitminbera eta botaka.Sukarra gero (e)ta goruntz jarrizitzaionean aldapahona etorri zen eta eskaner batagindu nuen presaka.Emaitzak dauzkat (e)ta irakurtzennabil pixka-pixkanakaMinbizia du birika batenminbizia du, hau marka.Atea jota larri sartu dazer ote duen esaka. Nola esango diot hiltzekoetzaiola asko falta.Nahiz kimioa izan liteken sendatzeko alternatibaminbiziari ordea nola irabazi sokatira.Lehen harrapatu izan baniopixkat lehenago sikiera..."Etorri Jesus, eser zaitezfluoreszentearen argira.Nola esango dizut duzuna,birika batean, begira:minbizia duzu, urte erdikobizi minezko guztira".Bera begira geratu ez da bazein ote bere desira.Mahaia ukabilaz gogor astindudu (e)ta negarrez hasi da.Estitxu Arozena (Gregario edo laguntzaile naiz doinuarekin):Pazientea laguna daukatgainera aspaldidanik.Drogak gustuko zituen etaibili hemendik (e)ta handik.Ez nuen uste laguntza eske etorriko hola zenik.Ez dut ireki oraindik,baina prest nago jadanik (bis)Ireki eta zer ikusiko,ez nuen pentsatuko niknegatibo bat hain positiboiru(d)ituko zitzaidanik (bis).HIESan froga egin behar duzu.Eskatu eta hor dago. Nik eduki behar, nire langintzansartuta nago zeharo.Orain poz-pozik deituko diot(e)ta errango diot oparonegatibo dela klaro.Beraz, guztia akabo (bis)!Desintoxiko prozesun, beraz,ezer eta ez ardo,ahal den bezala, baina berehala, ospatu beharra dago (bis).