Sufritzen daki Etxarri Aranatzek

Guaixe 2010eko otsailaren 22a

Eta hori argi demostratu zen Gazte Berriak taldearen kontra jokatutako lehian. Garaipen garrantzitsua lortu zuten etxarriarrek, 2-1 irabazi baitzioten Gazte Berriaki. Presioko lehia zen, galduz gero lidergoa kolokan baitzuten sakandarrek, baina presioari eusten jakin izan zuten eta asko sufritu eta gero, Gaztekoak ongi aritu baitziren, garaipena lortu zuten Ruedaren eta Luisen golei esker. Etxarrik jarraitzen du lider, 46 punturekin. Iruña bigarrenak 44 puntu ditu eta Burlades hirugarrenak 40. Eta hain zuzen ere lidergoa jokoan egonen da hurrengo jardunaldian, Etxarri Aranatzek Iruñean jokatuko baitu, bere arerio zuzena den eta bi puntura dagoen Iruñaren kontra.