Etxarri liderra aldea ateratzen

Guaixe 2010eko martxoaren 1a

Sailkapenean goiko bi postuetan dauden bi taldeen arteko lehia izan zen atzo Paternainen jokatutakoa. Iruña taldea izan zuen arerio Etxarrik. Etxarrik partida bere aldera ematera lortu zuen, eta Iruñakoek ez zuten Etxarrikoen jokoa irakurtzen jakin. Ondorioz 2-3 gailendu ziren etxarriarrak Xabaten bi gol eta Jauregiren gol bati esker. Etxarrik lider jarraitzen du, 49 punturekin, eta tarte handiagoa atera dio bigarrena den Iruñari (44 puntu).