Paris-Nizan dena ematera

Guaixe 2010eko martxoaren 5a

Txirrindulari askok egutegian gorriz markatuta izanen dute Paris-Niza txapelketa. Proba famatua aurten martxoaren 7an hasiko da eta 14an despedituko da, zortzi etapetan 1.288 kilometro osatu eta gero. Aurtengoa 68. edizioa izanen da. Igandean 8 kilometroko erlojupekoa edo atariko proba izanen dute eta segidan esprinterrendako eta eskalatzaileendako aukerak etorriko dira. Ohikoa denez, tropeleko izar handiak izanen dira Paris-Nizan, eta eurak izango dira proba irabazteko faborito nagusienak: Contador, Pereiro (Astaná), Valverde (Caisse d´Epargne), Samuel Sanchez (Euskaltel), Cunego (Lampre), Rasmussen, Voigt, Frank Schleck (Saxo Bank), Greipel (Columbia), Leipheimer (RadioShack), Evans ... Bi sakandarrek hartuko dute parte,  Euskalteleko Gorka Verdugo eta Egoi Martinez. Euren lana Samuel Sanchez taldeburua babestea eta laguntzea izanen da. Erlojupekoa, distantzia luzea k, mendi asko... Frantzian barreneko ikuskizuna igandean hasiko da, Montfort l´Amauryko 8 kilometroko erlojupekoarekin. Urtasun eta Azanza ItalianAsteazkenean, martxoaren 10ean, Tirreno-Adriatiko lasterketa famatua hasiko da Italian, martxoaren 16an despedituko dena. Euskaltel taldean Pablo Urtasun urdiaindarra eta Jorge Azanza altsasuarra ariko dira, talde lana egiten. Oraindik ez dakigu Caisse d´Epargnek eta Ag2r-k zein talde eramango duten.