Etxarri liderrak Egües izanen du aurkari

Guaixe 2010eko martxoaren 8a

Etxarri Aranatz liderrak atseden jardunaldia zuen asteburuan. Hala ere, sailkapenean ez da apenas aldaketarik egon eta etxarriarrek jarraitzen dute lider, 49 punturekin. Iruña bigarrenari (47 puntu) bi puntu ateratzen dizkio Etxarrik eta Beriain hirugarrenari 6 puntu. Asteburuan Eguesibarren jokatuko du Etxarrik, sailkapenean zortzigarrena den Valle de Egüesen kontra.